XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ain zuben San Inaziyok' gogokua gaisuen etxe au.

Azkenik zerbait osasunian moldatu ta gogortu, ta berriz bere lagunetara biltzeko garaya etorri zitzayonian, Magdalenako gaisotegiyari agur egin ziyon San Inaziyok, Paristik ekarri zuben zaldi zamari koskor ura Magdalenako gaisotegiyari uzten ziyola.

Ta begira zalditxo onen adur ederra.

Magdalenako gaisotegitik eta Azpeititik San Inaziyo irten eta andik amasei, ia amazazpi urtera, 1552 garren urteko Ilbeltzian, beste jesuita napar batekin, Otxoatar Aita Migelekin, Borjatar San Franzisko etorri zan Magdalenako gaisotegi onetara bertara, ta ortxe igaro zuben egun bat, San Inaziyok jaten zuben mayian berian jaten zubela ta San Inaziyok lo egiten zuben gela berian lo egiten zubela.